Arantzazuko barnetegia, euskara hutsean aritzeko aukera!!!
Uztailean, abuztuan eta irailean duzue euskaraz disfrutatzeko paraje zoragarri hau...Loren | 2010/05/27
MINTZAKIDE programan parte hartzen ari zaretenontzat eta hobe ezagutu nahi du
zuenontzat, ekainaren 3an, arratsaldeko 19etan, Bilboko Castaños Udaltegian (izen bereko kalean) Julian Iantzi izango duzue. Zuekin hitz egiteaz gain, opari banaketa izango dugu eta luntxa izango da zatozten guztiontzat. Eskertuko genizueke mintzakide@ulibarri.org helbide elektronikoan baieztatzea etorriko zaretela. Ostegun arratsalde atsegina izango delakoan, laster arte!

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen: Ikastaroak - Barnetegiak - Autoikaskuntza
Enkarterriko finala ekainaren 5ean burutuko da Zierbenako frontoian.

Gai jartzailea: Aitor Gorostiza
Bertsolariak: Aingeru Basterretxea, Aitor Barrutia, Idoia anzorandia, Imanol Arrutia, Ion Barrocal eta Jokin Castaños.

Oraindik ere, proba moduan ari dira, baina euskararen erabileran berri garrantzitsua da.![]()
Hona probatxoa, kalitate aldetik pobre, baina tira…
At Google, we are always trying to make information more accessible, whether by adding auto-captioning on YouTube and virtual keyboards to search or by providing free translation of text, websites and documents with Google Translate.
Google, beti ari gara informazio gehiago ulergarria izan dadin saiatuko da, bat ez auto-YouTube birtuala bilaketa teklatuak edo testu librea itzulpena, web orriak eta Google Translate Dokumentuak eskaintzen dituen estiloak gehituz.
Elkarrizketan parte hartutako ponenteak:
Gorka Julio, Luistxo Fernandez eta Gotzon Egia
osorik ikusteko Bideoa sakatu
Euskal Jairako aurreikusita dauden egikarien artean, besteak beste, herri kirolak, kalejira, sagardo festa, txa
laparta, euskal dantzak, nekazaritza eta artisautza azoka, zanpantzarrak, harri-zulatzaileen lehiaketa eta puzgarriak dira.
Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalarekin batera ikasturte osoan aurrera daraman programa honetan 80 biko
te izatera heldu gara. Nahi genuke 100 bikoteko muga gainditu, baina horretarako, mintzakide batekin astean ordutxo bat euskaraz emateko prest dauden boluntarioak behar ditugu. Bere euskara era honetan (erabiliz) hobetu nahi duenak ere, zabalik du gure atea: mintzakide@ulibarri.org
Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.
Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da.
Hiru maila ditu Bikainek, eta hiru kolore: beltza, zilarra eta urrea. Guztira 1000 puntu lor daitezke (%100eko betetze-maila):